ELAk eta LABek greba deitu dute otsailaren 24, 25 eta 26rako EAEko eskola publikoetako jantokietan
Bi sindikatuek salatu dutenez, negoziazio kolektiboa blokeatuta dago, dagoeneko indarrean beharko luketen soldata-igoerak ez dira ordaindu eta ez da aurrerapausorik eman ratioetan, funtzioetan eta lanaldietan. Egoera hori jasanezina da, sindikatuen ustez, eta zerbitzuaren kalitateari eragiten dio.