Azken berriak

Egin bat Orainen abantail guztiez gozatzeko

Gehiago ikusi

Gaurko 5 irakurrienak

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zinemaldiko kartel berriek zinemako zenbait ogibide dituzte protagonista gisa

Ricardo Darin aktore, ekoizle eta zuzendaria, izango da Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko kartel ofizialaren protagonista. Jaialdia 2026ko irailaren 18tik 26ra bitarte ospatuko da. Kartelak Wallijai estudio donostiarrak diseinatu ditu. Darin protagonista den kartelaren kasuan, collage bat sortu dute 2024an hartutako erretratu batetik abiatuta. Poster ofizialarekin batera, gainerako sekzioetako kartelak ere eman dira ezagutzera, zinemako ogibideei omenaldi egin nahiean. Hala, Darinen irudia duen posterrak interpretaziora bidaltzen gaitu, eta gainerakoek, berriz, honako hauekin dute zerikusia: gidoia (New Directors), soinua (Horizontes Latinos), zuzendaritza (Zabaltegi-Tabakalera), muntaia (Perlak), arte-zuzendaritza (Nest), makillajea (Culinary Zinema), efektu bereziak (Zinemira) eta ekoizpena (Made in Spain). Kartel horiei, Klasikoak ekimeneko hiru kartelak gehituko zaizkie laster. Aurten, Jose Giovanni zinegile, eleberrigile eta gidoilari frantsesari omeduko zaio hiru kartel horien bidez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X