Maria Corina Machado jendaurrean agertu da Oslon, hainbat hilabetez ezkutuan egon ostean
Urtarriletik publikoki agertu gabe egon ondoren, Venezuelako oposizio burua hoteleko balkoira atera da, Oslon, jarraitzaileak agurtzera.
Urtarriletik publikoki agertu gabe egon ondoren, Venezuelako oposizio burua hoteleko balkoira atera da, Oslon, jarraitzaileak agurtzera.
Etxeko suteen ondoriozko arriskuak murrizteko plan pilotu bat da, eta gero beste eskualde batzuetan ezarri ahal izatea da asmoa.
32 urteko emakumea (bikiez haurdun zegoen) bikotekide ohiak hil omen zuen 2023ko maiatzaren 27an, Gasteizko apartahotel batean, urruntze agindua urratu zuen aldietako batean.
EAJk dokumentu ofizialak osorik desklasifikatu ditzaten eskatu du.
Emanaldi errenkadak emakume musikarien kontzertuak antolatu ditu berriz Donostian, martxoaren 3tik 7ra.
Miguel Moreno Purroyk agerraldia egin du astearte honetan Nafarroako Parlamentuan, herri-lanen lizitazioari buruz egiten ari diren ikerketa batzordean. 2016 eta 2018 urteen artean Koldo Garciari laguntzeko jardun zuela adierazi du, eta "oker" aritu zela aitortu arren, ukatu egin du ezein "ustelkeria sareren parte" izatea.
Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteak akordioaren aurrean bere "etsipena" adierazi du, eta Espainiako Gobernuari eskatu dio aitor dezala "Estatuak gertakarietan izan zuen papera". Javier Hurtado Arabako PSE-EEko idazkari nagusiak, berriz, babestu egin du Espainiako Gobernuak "memoria demokratikoarekin" duen konpromisoa.
Maider Etxebarria Gasteizko alkateak "Polizia Armatu frankistaren neurriz kanpoko jarduna" gaitzetsi du. Franco hil arren, frankismoa bizirik zegoela adierazi du Etxeberriak. "Zoritxarrez, Gasteizen bere aurpegirik gaiztoena erakutsi zuen", gaineratu du.
Lehendakariak “egia, justizia, aitortza eta biktimen erreparazioa” eskatu ditu 1976ko martxoaren 3ko sarraskitik 50 urte bete direnean. “Memoria oso eta inklusiboa behar dugu, horrela baino ezingo baita oraindik zabalik den zauria itxi. Biktimekiko Eusko Jaurlaritzaren eta neure konpromisoa erabatekoa da”, azpimarratu du.
Sasoiko lehen antxoak euskal portuetara iritsi dira, kostera hasi eta hurrengo egunean. 20 tona sartu dira, esaterako, Getariako portuan. Orain ikusi behar zenbatean saltzen duten kiloa arraindegietan, eta uste bezain gozo ote dagoen.