Miren Elgarresta, Emakundeko zuzendaria: “Zenbat eta sentsibilizazio lan handiagoa egin, orduan eta kasu gehiago azaleratzen dira sexu askatasunaren kontrako delituei lotuta"
Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak Euskadi Irratian azaldu duenez, genero-indarkeriagatik edo sexu-askatasunaren aurkako delituengatik Euskadin jarritako salaketen kopuruak goranzko joera du. Adierazi duenez, igoera hori, neurri batean, sentsibilizazio-lanaren eta biktimen eskura baliabide eta zerbitzu gehiago jartzearen ondorio da, babes handiagoa ematen baitiete eta salaketa jartzera bultzatzen baitituzte.