Sute batek ardo-upelak egiten dituen enpresa bateko nabe bat suntsitu du Monteagudon
Asteazken arratsaldean piztutako suteak ez du zauriturik eragin; bai, ordea, kalte material handiak. Suhiltzaileek lanean jarraitzen dute sute inguruko landaredira ez hedatzeko; bitartean, Foruzaingoak sutea zerk eragin duen argitzeko ikerketa abiatu du.