Ostegunetik aurrera eskatu ahal izango dute Euskadiko familiek seme-alabengatik Jaurlaritzak ematen dituen 200 euroko laguntza
Seme-alabak 4 urte izan arte luzatuko da laguntza hori, eta lehen aldiz tutoretza- eta harrera-familiei zabalduko zaie. Guraso bakarreko familien kasuan, gainera, seme-alabak 4 eta 7 urte izan bitartean, hilero 100 euroko laguntza jaso ahal izango dute.