Pantxoak eta Peiok jaso dute aurtengo Adarra Saria, Donostiako Victoria Eugenian
Epaimahaiaren arabera, Pantxoak eta Peiok 60ko hamarkadatik gaur arte “kantuaren plazera” hainbat belaunaldirekin partekatu dute, interpretazio zainduak, melodia kantagarriak eta konpromiso soziala uztartuz. Saritutako bikoteak emanaldia egin du saria jaso eta gero.