Pertsona baten bila ari dira Bidasoa ibaian, Behobia parean
Herritar batek eman dio abisua Ertzaintzari, 07:30ak aldera pertsona bat uretara erortzen ikusi duela esanez. Abisua jaso ondotik, bilaketa lanak hasi dituzte Faisaien uhartearen inguruan.
Herritar batek eman dio abisua Ertzaintzari, 07:30ak aldera pertsona bat uretara erortzen ikusi duela esanez. Abisua jaso ondotik, bilaketa lanak hasi dituzte Faisaien uhartearen inguruan.
Europako Espazio Agentziako astrofisikoek abuztuaren 12ko eguzki-eklipse osoa segurtasunez ikusteko gomendioak eman dituzte. Betaurreko homologatuak erabiltzea (eguzkitakoak ez), eklipse osoa denean soilik kentzea, eta mugikorrarekin grabatuz gero, filtroak ipintzea, besteak beste.
Euskal osasun-sistemak 32 milioiko finantzaketa lehiakorra lortu zuen eta 725 ikerketa-proiektu bultzatu zituen. Profesionalen % 61 emakumeak dira.
Eusko Legebiltzarrean adostu duten Enplegu Publikoaren legearen testuinguruan, ELA sindikatuak onartezintzat jo du Eneko Andueza Euskadiko sozialisten idazkari nagusiak euskararen bidez sindikatuak inposizioa ezarri nahi duela adierazi izana. Pello Igeregi ELAren ordezkariak "jarrera supremazista" izatea egotzi dio.
Enpresek ezartzen dituzten lan baldintzek, prebentzio faltak eta osasun publikoaren ahultzeak langileen osasun egoera nabarmen okertu dutela salatu du ELA sindikatuak. Hego Euskal Herrian "absentismoa ehuneko zerokoa" dela esan du Pello Igeregi ELAren Lan Osasuneko arduradunak, eta langileak kriminalizatzea leporatu die Alderdi Popularrari eta Confebaski.
Amaitu berri diren 2026ko sanferminetako balantzean, Joseba Asiron Iruñeko alkateak azpimarratu du jaietan "giro ona, errespetua eta Udalak antolatutako ekitaldietan parte-hartze bikaina" izan direla nagusi.
EUSTATen arabera, 2025ean EAEko familiek, batez beste, 38.800 euro gastatu zituzten, eta kopuru horretan etxebizitzak hartu zien gastuaren herena baino gehiago (% 34,5).
Eneko Anduezak Voxek eta PPk defendatzen duten lehentasun nazionalarekin parekatu du EAJk eta EH Bilduk adostutako Enplegu Publikoaren Legearen erreforma.
PSErekin izandako azken ika-mika baretu nahi izan du Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak, eta Eneko Andueza buruzagi sozialistak esandakoak "komunikabideen ingurura eta hauteskunde-kanpainara" mugatu ditu, "oraindik hilabete asko falta badira ere".
Zuberotar kantautoreak hitzordu bikoitza du publikoarekin: azaroaren 21ean, Getxon, eta azaroaren 28an, Donibane Lohizunen. Bere ibilbideko kantu esanguratsuenak, Zuberoako kantu tradizionalak eta hainbat kolaborazio entzun ahalko dira emanaldiotan, eta ETBk Getxokoa filmatuko du.