Azken berriak

Egin bat Orainen abantail guztiez gozatzeko

Gehiago ikusi

Gaurko 5 irakurrienak

BILBAO, 02/07/2026.- Euskalgintzaren Kontseilua ha convocado una concentración este jueves en Bilbao, así como en el resto d las capitales vascas, en defensa del euskera en las capitales vascas, tras la polémica por los numerosos ceros en la asignatura de la lengua vasca en la prueba de acceso a la universidad de la EHU. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Euskararen gutxiespen sistematikoa" salatu du Kontseiluak EHUko campusetan, epailearen azken erabakiaren ostean

"Justizia euskararentzat, euskara guztiontzat" lelopean, Kontseiluak elkarretaratze bana egin du Euskal Herriko Unibertsitatearen hiru campusetan, EBaUko azterketei buruzko azken erabaki judiziala salatzeko. Ehunka herritarrez gain, deialdiarekin bat egin duten sindikatu nagusietako eta beste hainbat eragiletako ordezkariek ere parte hartu dute elkarretaratzeetan. Kontseiluko idazkari nagusi Idurre Eskisabelek “euskararen gutxiespen sistematikoa” salatu du, “euskara bigarren mailako eta gaztelaniaren menpeko hizkuntza gisa betikotzeko asmoz”.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pedrosa sailburua: “Euskara azterketan 0,5 jaitsi da nota. Esanguratsua da? Ikusi dugu Estatu mailan jaitsiera egon dela”

Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua Euskadi Irratiko Faktoria saioan izan da, eta USaPen emaitzei buruz hitz egin du, besteak beste. Euskarako azterketari dagokionez, zera esan du: “USaPeko Euskara azterketari dagokionez, 0,5 jaitsi da nota. Esanguratsua da? Ez dakit (…). Ikusi dugu Estatu mailan jaitsiera egon dela USaPen”. Berez, USaPen ohiko deialdian, behin-behineko datuei erreparatuz, 6,34 izan da batez besteko nota Euskara eta Literatura ikasgaian, behin-behineko batez besteko nota orokorraren gainetik (6,33). Emaitzak baxuagoak izan dira beste ikasgai batzuetan: Historia, 6,10; Kimika, 5,94; Matematika II, 5,08; Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika, 5,05; eta Fisika, 3,98. Honako ikasgaietan, berriz, altuagoa izan da: Ingelesa, 7,16; Filosofia, 6,82; eta Gaztelania eta Literatura, 6,43.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X