PP eta EH Bildu "kezkatuta" agertu dira Getxoko Udaleko miaketarekin
Eduardo Andradek (PP) adierazi du "lotsagarria" dela Getxo horrelako gai batengatik hedabideetan agertzea. Dena argitu ondoren, "erantzukizunak eskatu beharko dira", gaineratu du. EH Bilduko Mikel Bildosola, berriz, kezkatuta agertu da, ez dakitelako kasu isolatu bat izan den edo "honen atzean gehiago dauden".