Azken berriak

Egin bat Orainen abantail guztiez gozatzeko

Gehiago ikusi

Gaurko 5 irakurrienak

SAN SEBASTIÁN, 16/07/2026.- El lehendakari, Imanol Pradales, ha inaugurado este jueves en San Sebastián un Curso de Verano que servirá para poner fin al proceso Basque Segurtasun Foroa y en el que se analizarán cuestiones relacionadas con la seguridad, los riesgos climáticos, las adicciones o la salud metal. EFE/Javier Etxezarreta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lehendakariak Euskal Polizia "integrala" aldarrikatu du, segurtasun arloan etengabe sortzen diren erronkei "bermeekin aurre egiteko" sare gisa

Imanol Pradalesek 'Basque Segurtasun Foroa: Segurtasun Integrala eta komunitatea' EHUren udako ikastaroaren inaugurazioan parte hartu du, eta gizartean "aginte-printzipioa zalantzan jartzeagatik edo balioak galtzeagatik" dagoen kezka nabarmendu du. Bere hitzetan, arazo horrek "Ertzaintzari eragiten dio, baina baita irakasleei, autobus-gidariei eta osasun-langileei ere", eta funtsean "pertsonei eta ondasun publiko eta pribatuenganako errespetua galtzea" du atzean.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Perez Iglesias: “Milioi bat pertsona baino gehiago mugituko dira eklipsea ikusiko den inguruetara, eta hori aurreikusi egin behar da”

Juan Ignacio Perez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua Radio Euskadiko Boulevard saioan izan da eta, besteak beste, abuztuaren 12an Euskal Herrian ikusi ahal izango den eguzki-eklipseaz mintzatu da. Sailburuak gomendatu du jendea “oinez edo garraio publikoan joatea eklipsea ikustera”, joan-etorriek trafikoan eragin oso handia izango dutelako. Halaber, eklipsea segurtasunez ikusteko aholku zientifikoei jarraitzeko beharra azpimarratu du, eta lehen neurri gisa homologatutako eklipse-betaurrekoak erabiltzea gomendatu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X