Giroa gaiztotuta Minneapolisen, ICEko agenteek gizon bat tiroz hil ostean
Dozenaka pertsona kalera atera dira protestan, hilketa baieztatu berritan. Bi aste baino ez dira beste agente federal batek Renee Nicole Good estatubatuarra hil zuela.
Dozenaka pertsona kalera atera dira protestan, hilketa baieztatu berritan. Bi aste baino ez dira beste agente federal batek Renee Nicole Good estatubatuarra hil zuela.
AEBk eta Israelek Irani egindako erasoaren harira egindako adierazpen instituzional batean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak azpimarratu du Espainiaren jarrera argia dela: nazioarteko zuzenbidea ez errespetatzea arbuiatzea eta iraganeko akatsetan erortzea saihestea. Ohartarazi duenez, Espainia "ez da munduarentzat txarra den zerbaiten konplize izango, baten baten errepresalien beldurragatik soilik".
Astearte arratsaldean Santanderko El Bocal kostaldeko pasabidean izandako istripuaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Pasabideetako bat behera etorri zen eta bost pertsona hil ziren, tartean, hiru euskal herritar.
Carreras Mugica eta Cibrián euskal galeriek programa orokorrean parte hartuko dute, eta Villa Magdalenak “Opening. Nuevas galerías” atalean. “El futuro, por ahora” atalean, June Crespo artistaren lanak erakutsiko dituzte Carreras Mugicak eta P420 Boloniako galeriak.
Gaztea, Bilarrekoa, larri dago Marqués de Valdecilla Unibertsitate Ospitalean.
Garestitzea argian gasean baino gehiago nabaritu liteke eta etxe bakoitzaren kontratu motaren araberakoa izango da. Tarifa finkoa duten etxeek ez lukete berehalako aldaketarik nabarituko. Araututako tarifa dutenek, berriz, arrisku handiagoa izango lukete.
Jose Luis Rebordinosek 2026ko abenduaren 31n utziko du zinema jaialdiaren gidaritza, eta haren ordezkoa “goi mailako unibertsitate titulua, ingeles maila handia eta euskaraz nahiz gaztelaniaz komunikatzeko gaitasuna dituen pertsona bat” izango da.
Espainiako Gobernuak Kantabrian duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez, bost hildakoak Barakaldoko (Bizkaia) 19 urteko bi neska, Balmasedako (Bizkaia) 21 urteko mutil bat, Igollo de Camargoko (Kantabria) 22 urteko beste gazte bat eta Almeriako (20 urte) beste bat dira. Atzotik ospitalean dagoen neska, berriz, Bilarrekoa (Araba) da eta 19 urte ditu.
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak Euskadi Irratian esan du Trumpek "zail" izango lukeela Espainiaren kontrako merkataritza blokeoa aplikatzeko, Europa "merkatu bakarra" delako. Europaren indarra "batasunean" dagoela nabarmendu du. Hala ere, adierazi du AEBko Gobernuak "neurri indibidualekin min egin dezakeela".
Auto gehiago ibili dira azken egunotan gasolindegietan eta zenbait arazo izan dira hornidurarekin.