Azken berriak

Egin bat Orainen abantail guztiez gozatzeko

Gehiago ikusi

Gaurko 5 irakurrienak

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Etxanobek itun handia proposatu du Bizkaiaren etorkizuna eraikitzeko

Urtero legez, Bizkaiko aldundiak San Inazioko harrera ekitaldia egin du. Bizkaiko eta Gipuzkoako patroiaren eguna ospatzeko abuztu aurreko azken ekitaldi politiko nagusia da, eta ordezkari ugari biltzen du. Elixabete Etxanobe ahaldun nagusiak itun handi bat proposatu du Bizkaiaren etorkizuna eraikitzeko. Lurraldeen arteko aldeak eta berezitasunak errespetatu egin behar direla adierazi du, benetako berdintasuna lortzeko.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gasteizko jaietako bi protagonista gazteak: Haizea Lauzirika eta Ekain Gonzalez, Edurne eta Zeledon Txiki izateko prest

Ekain Gonzalez eta Haizea Lauzirika kuadrilletako kideek ilusio handiz bizi dituzte jaiak, eta hunkituta hartu dute abuztuaren 7an Andre Maria Zuriaren plazan izango duten erantzukizuna. Maider Etxebarria alkateak lanabesak eman dizkie: euritakoak eta ardo-zahatoa. Zeledonen, Zeledon Txikiren eta Edurneren panpinak ere egun handiaren zain daude Goiuri jauregian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X