Araba
Tubos Reunidosek TRSA matrizea likidatzeko fasea abiatu du
Enpresak Espainiako Balore Merkatuaren Batzordeari esan dionaren arabera, hartzekodunen konkurtsoan inork ez du interesik izan.
Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan 35 pertsona hil ziren 2025ean, aurreko urtean baino % 9,4 gehiago
Igoera puntual hori gorabehera, errepidean izandako heriotzaen kopurua ia % 65 jaitsi da azken bi hamarkadetan (101 hildako izan ziren 2005ean).
Gripearen aurkako txertoa hitzordurik gabe non hartu?
Gaur hasiko dira martxan, eta bi astez egongo dira zabalik, azaroaren 1era arte. Txertaguneak osasun-zentroetako zita bidezko txertaketaren osagarri dira, eta ordutegi zabalak izango dituzte.
Tubos Reunidos erosteko bost eskaintza onenek plantilla murriztea eta lan-baldintzak aldatzea proposatu dute
Horietatik hiru Amurrioko lantegia eta Trapagarangoa erosteko prest daude; beste biak, Trapagarangoa erosteko prest baino ez.
Velorak 100 milioi inbertituko ditu Araban, sare elektrikoari lotutako produktuak ekoitziko dituen lantegi bat egiteko
Lantegi berria 2028an amaituta egotea eta 2029ko lehen seihilekoan gaitasun osoan lanean hastea aurreikusten dute. Halaber, 100 lanpostu sortuko ditu.
Trebiñuk eta Argantzonek Arabarekin bat egiteko galdeketa egiteko baimena eskatzea adostu dute
Trebiñuko Enklabea Araban Integratzeko Mahaiak bultzatu du proposamena, eta ezohiko bi osoko bilkuratan eztabaidatu dute, plataforma horrek formalki bi udalei mozioa bozkatzeko eskatu ondoren.
Mila lokal inguru etxebizitza bihurtzeko ordenantza adostu du Gasteizko udal-gobernuak eta Elkarrekin udal-taldeak
Helburua da alokairu babestuko eta eskuragarriko parkea handitzea, etxebizitza eskuratzeko arazoari erantzuteko. Azken dokumentua eta irizpenaren onarpena urriaren 19ko Hiri Ereduaren Batzordean aztertuko dira.
Trebiñuko udalerriek Espainiako Gobernuari Arabarekin bat egiteko herri galdeketa eskatzea adostu dute
Horretarako, bozketa egin dute goizean, eta mozioa gehiengo osoarekin atera da aurrera. PPko bi zinegotziak izan dira mozioari ezezkoa eman dioten bakarrak. Argantzongo Udalak, bestalde, arratsaldeko 19:00etan egingo du bozketa.
Patxi Lopez, Rafaela Romero eta Javier Hurtado izango dira PSE-EEren zerrendaburuak Kongresurako
Senaturako zerrenden lehen postuetan Daniel Senderos, Alberto Albistegui eta Txema Oleaga egongo dira. PSE-EEk "pisu politiko nabarmena" duten profilen alde egindako apustua azpimarratu du.
Richar Vaquero, Miren Echeveste eta David Rodriguez, Ahal Duguren hautagaiak foru hauteskundeetan
CIC EnergiGuneren Arabako zentroko hamar ikertzaile, munduan eragin handiena dutenen artean
Denen artean, Michel Armand irakaslea —CIC EnergiGuneko ohorezko zuzendari zientifikoa— nabarmentzen da, bera baita Arabako zentroaren emaitzen buru. Mundu osoko ikertzaileak kontuan hartuta, 506. postuan dago, 2025eko inpaktu zientifikoaren sailkapenean.
Gizon bat atxilotu dute Dulantzin, borroka batean beste gizon bat ibaira botatzeagatik
Ustezko erasotzaileari hilketa saiakera leporatu diote, eta biktima Txagorritxuko ospitalera eraman behar izan dute, zauriak artatzeko.
Giro egonkorra eta 20 ºC-tik gorako maximoak izango ditugu asteburu luzean
Astelehena izango da egunik argi eta epelena, termometroak 25 ºC-ra igoko baitira ia leku gehienetan. Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira gaur zeruan, eta ez da baztertzen gauean tantaren bat botatzea. Igandea motelagoa izango da ipar partean, baina ez da euririk espero.
PSE-EEk Jon Nogales proposatu du Arabako ahaldun nagusirako hautagai
38 urteko gasteiztarra Mugikortasun Iraunkorraren eta Bide Azpiegituren diputatua da gaur egun.
Supermerkatuetan lapurretak egiten zituen talde bat desegin dute eta 10.000 produktu berreskuratu dituzte
Lapurtutako produktuek 102.000 eurotik gorako balioa zuten, eta aipaturiko taldeak Bizkaian gutxienez bost lapurreta egin zituen, Bilbon, Barakaldon eta Santurtzin. Halaber, Araban egindako beste lapurreta batzuk ere ikertzen ari dira.
Abian da EAEn gripearen aurkako txertaketa kanpaina
Gaur hasi dira herritar zaurgarrienak gripearen txertoa hartzen, beren osasun-etxeetan. 60 urtetik gorakoak, gaixotasun kronikoa dutenak, haur txikiak, haurdun dauden emakumeak eta osasun langileak, besteak beste. Dagoeneko Osakidetzak 100 mila zita baino gehiago eman ditu datozen egunetarako. Gainera, aurten aurrenekoz txertaguneak jarriko dira EAEko hiru hiriburuetan, txanda eskatu beharrik gabe txertoa jartzeko.
Bi adingabe dituen familia bat etxegabetu dute Gasteizen
Gasteizen gertatutako azken bi etxegabetzeak salatzeko eta etxebizitza eskubide bermatua izan dadin, Etxebizitza Sindikatu Sozialistak elkarretaratzea deitu du astearterako, 19:00etatik aurrera, Andre Maria Zuriaren plazan.
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zein duzu gogoko?
Urriak kulturaz, gastronomiaz eta aisialdiaz gozatzeko proposamen ugari ekarriko ditu Euskal Herrira. Azokak, jaialdiak, erakusketak, ikuskizunak, tradizioak, aire zabaleko egitasmoak... Denetik izango da datorren astean aukeran.
Trebiñu Araban sartzeari buruzko kontsulta eskatzeko bozketa atzeratu egin dute
EAJk Ramiro Gonzalez proposatu du laugarren aldiz Arabako ahaldun nagusi izateko hautagai
Egungo ahaldun nagusiak agintaldia errepikatuz gero, 15 urte baino gehiago emango lituzke karguan. Azaldu duenez, bere lehentasuna Arabako ekonomiaren "eraldaketa gidatzen" jarraitzea da.