Auzitegi Nazionala
Auzitegi Nazionalak Pujol salbuetsi egin du ustelkeria delituetatik, dementzia duela iritzita
Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak 9 urteko espetxe-zigorra eskatzen zuen bere aurka, legez kanpoko elkartea osatzea eta dirua zuritzea egotzita, eta Jordi seme zaharrari galdeketa egingo diote orain, ustelkeriaren ustezko erantzulea izateagatik.
Auzitegi Nazionalak gaur erabakiko du Pujol epaitu ala dementziagatik erantzukizun penalik gabe utzi
Epaiketatik kanpo uztea erabakitzen badu, Pujol Auzitegi Nazionaletik joan ahal izango da, inolako erantzukizun penalik gabe, eta gainerako akusatuak galdekatuko dituzte, hala nola Jordi semea.
Torturen zazpi biktimak ekimen bateratua abiatu dute, Espainiako justiziak euren kasuak berriro ireki ditzan
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak hamar aldiz zigortu du Espainia tortura kasu hauek ez ikertzeagatik. Giza Eskubideen Behatokiak iragarri du auzia Nazio Batuen Erakunderaino eramateko prest daudela.
Cospedalen senar ohiak berretsi du berak aurkeztu ziola Villarejo Genovan
Espainiako Auzitegi Nazionalak asteazken honetan ekin dio berriro auziaren epaiketari. Hamar akusatu daude, tartean Jorge Fernandez Diaz Barne ministro ohia eta Francisco Martinez Segurtasuneko estatu-idazkari ohia, 2013 eta 2015 artean antolatutako ustezko operazioan.
Marisol Iparragirreri erdi-askatasuneko erregimena ukatu dio epaileak
100.2 artikulua aplikatuta, joan den martxotik, lo egitera joaten zen espetxera, aste barruan eta asteburuetan. Erabaki horren ondorioz, espetxean gelditu beharko du. Iparragirreren abokatuak EITBri aurreratu dio helegitea aurkeztuko dutela.
Sidenorren inguruko erabakiak ez du Otegi harritu, baina Israelekiko harremana mahai gainean jartzearen alde agertu da
Auzitegi Nazionalak Jose Antoni Jainaga eta Sidenorren zuzendaritzako beste bi kide genozidiogatik ez ikertzeko hartutako erabakiak ez du Arnaldo Otegi EH Bilduren idazkari nagusia harritu. Dena den, haren ustez, fokua Ameriketako Estatu Batuekiko eta Israelekiko harremanetan jarri behar da.
Justiziak ez du onartu mediku gazatar bat Sidenorren aurkako akusazio partikular gisa aurkeztea, eta ez ditu kontuan hartuko Basauriko erregistroak
Akusazio partikularra erretiratu ostean, ezin izango dira Jose Antonio Jainaga eta beste bi zuzendari ikertu genozidio eta gizateriaren aurkako delituen konplize gisa. Siderurgia-enpresaren aurkako ikerketa zabalik dago Auzitegi Nazionalean, altzairua Israelgo enpresa batera esportatzeagatik, eta hori, ustez, armamentua fabrikatzeko erabiltzeagatik.
Kitchen auziko polizia-ikerketaren buruak esan du Barne Ministerioak Barcenasi kontrol "sakona" egin ziola, espetxean zela
Ministerio Fiskalak egindako galderei erantzunez, ikerketa polizialaren arduradunak azaldu du ikerketak argi utzi zuela Villarejok bi pertsonari ematen ziela auziari buruzko aurrerapausoen eta albisteen berri: Eugenio Pino zuzendari laguntzaile operatiboari eta "batez ere" Estatu idazkari ohi Francisco Martinezi.
Fiskaltzak ETAko buruzagi ohi Marisol Iparragirreri emandako erdi-askatasuneko erregimenaren aurka egin du
Fiskaltzak Espetxe Araudiaren 100.2 artikuluaren aplikazioa berrikusteko eskatu du; txostenak, baina, ez du Eusko Jaurlaritzaren erabakia eten.
Korrikan erakutsitako ETAko presoen irudien gaineko ikerketa zabaltzea agindu du Auzitegi Nazionalak
UPNk jarri zuen salaketa, euskararen aldeko lasterketa Iruñeko Txantrea auzotik eta Nafarroako beste hainbat herritatatik igaro zenean erakutsi ziren irudiekin terrorismoa goratu eta biktimak umiliatu zirelakoan.
Sidenor auziko epaileak mediku palestinar bat onartu du biktima eta akusazio partikular gisa
Akusazio partikular horrekin, Sidenorreko hiru arduradunak kontrabando delituaz gain, genozidio delituaren, gizateriaren aurkako delituaren eta gatazka armatuan babestutako pertsonen eta ondasunen aurkako delituan konplize gisa ikertu ahal izateko baldintza beteko litzateke. Fiskalak Sidenorreko erregistroak baliogabetzeko eskatua zuen, eta kontrabandoa ez beste delituen akusazioak erretiratzea, hain zuzen ere, baldintza hori betetzen ez zelako. Ikusteko dago, orain, ikerketak zer norabide hartuko duen.
Fiskaltzak Txeroki erdi-askatasunean jartzea babestu du, baina Frantziako biktimei barkamena eskatzeko exijitu du
Uste du “bidezkoa” dela erregimen hori ETAko buru ohiari aplikatzea, espetxean izan duen “bilakaera” kontuan hartuta.
'Berangoko 16ak' babesteko manifestazioa deitu dute maiatzaren 30erako
2026ko ekainaren 8a eta 26a bitartean, Berangoko 16 bizilagun epaituko dituzte Auzitegi Nazionalean. 2022an Berangoko preso ohi bati "ongi etorri" esateko ustez antolatu zuten ekitaldiagatik terrorismoa goratzea egozten diete. 36 urteko kartzela-zigorra, 177 urteko inhabilitazioa eta 75.000 eurotik gorako isuna eskatzen dute auzipetuentzat. Berangokoekin Elkartasun Komiteak salatu du “beste makrosumario politiko bat” dela, eta manifestazio nazionala deitu du maiatzaren 30erako.
Angela Murillo Auzitegi Nazionaleko epaile polemikoa hil da, 73 urte zituela
Besteak beste, Bateragune auzian eta 18/98 makroepaiketan egin zen ezagun. 30 urte luzeko ibilbidean, ETAko kide zirelakoan epaitutako akusatu batzuekin izandako aurrez aurrekoengatik eta inpartzialtasun faltagatik egin zen mediatiko Murillo.
Israeli altzairua saltzeagatik Sidenorren gainean zabaldutako ikerketatik banandutako pieza baten sekretua kendu dute
Espainiako Polizia Nazionala Sidenorrek Basaurin duen egoitzara sartu eta hurrengo egunean eman da ebazpen judiziala.
Arantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuak espetxeratzeko agindu du Auzitegi Nazionalak
Zuluetari zazpi urte eta erdiko zigorra ezarri zioten, ETAko kide izatea, armak eta lehergaiak izatea, eta Halboka egituraren buru izatea egotzita. Enparantza, berriz, lau urteko kartzelara zigortu zuten, ETAko kide izatea leporatuta.
Gorenak Auzitegi Nazionalaren esku utzi du Abalos, Cerdan eta Garciaren gaineko ikerketaren zati bat
Ministro ohiak diputatu aktari utzi ostean, hura ikertzeko eskumenik ez duela iragarri du Gorenak. Koldo auziaren pieza nagusiak, baina, haren esku jarraitzen du.
Auzitegi Nazionalak Fiskaltzari galdetu dio ea Oscar Puente ikertu beharko lukeen Adamuzko tren istripuagatik
Auzitegi Nazionalak aurretiazko eginbideak hasi ditu Libertad y Justicia elkartearen salaketatik abiatuta, Puente eta beste batzuei zuhurtziagabekeriazko giza hilketa, zabarkeria, lesioak eta prebarikazioa leporatuta. Hori dela eta, Ministerio Publikoari galdegin dio argitu dezan auzitegiaren eskumena den hura epaitzea eta egoki jotzen duen auzi penala irekitzea.
Agurainen atxilotutako adin txikikoa erregimen itxian sartzea agindu du epaileak, jihadismoarekin lotura duelakoan
16 urteko gaztea astelehenean atxilotu zuten, talde terroristako kide izatea, terrorismoa goratzea eta doktrinatzea egotzita.
Auzitegi Nazionalak itzalaldiaren auzia artxibatu du, sabotaje terroristaren "gutxieneko zantzurik" ez dagoelako
Epaileak baztertu egin du "ikertutako gertakarien jatorria terrorismo informatikoko ekintza batean" egotea.