Osasuna zaintzeko eta segurtasuna bermatzeko eskatu diote sindikatuek Osakidetzari
Deseskalatze prozesuan langileen zein pazienteen osasuna zaintzeko eta segurtasuna bermatzeko eskatu diote sindikatuek Osakidetzari. Horrez gain, lanpostu guztiak bermatu nahi dituzte sindikatuek. Osakidetzako Mahai Sektorialak bilera telematikoa egin du, eta, horren ostean, zuzendaritzak erabakiak hartzeko orduan duen komunikazio falta salatu dute sindikatuek.
Testuinguru horretan, osasun arloko arduradunek herritarrei bidaltzen ari dizkieten "normaltasun mezuekin beldur" dela esan du ELA sindikatuak, izan ere, koronabirusak eragindako agerraldi berri batek "ondorio larriak" izango lituzke Osakidetzako langileentzat.
Horregatik, koronabirusari aurre egiteko asmoz sortutako lanpostu guztiak bermatzeko eskatu du sindikatuak, eta langile guztiei PCR probak egin behar zaizkiela eta aldizka errepikatu behar direla esan du. Gainera, COVID-19aren balizko agerraldi berri bati aurre egiteko orduan beharrezkoak izango liratekeen norberarentzako babes materialak erosteko eskatu die agintariei, betiere kalitate nahikoa dutela frogatuta. Halaber, osasun arloko langileen lan-baldintzak hobetzeko eskatu du, "prekarietateari heltzen ez dioten keinuetan geratu ordez".
Bestalde, Osakidetzako zuzendaritzak krisi hau bera bakarrik eta sindikatuekin negoziatu gabe kudeatu duela salatu du LABek, "negoziazio kolektiboari eta sindikatuen parte-hartzeari bizkarra emanez, baita gaur egungoa bezalako ezohiko egoeretan ere. Ez dute sindikatuekin elkarrizketarik izan COVID-19aren aurkako neurriak martxan jartzeko, ezta deseskalatze prozesua prestatzeko orduan ere".
Osakidetzako Mahai Sektorialaren bileran, langileen lan-eskubideak berreskuratzea, langile guztiei PCR probak egitea eta lan-baldintzen akordio berri bat negoziatzen hastea eskatu du sindikatuak. Gainera, kezka agertu du Osakidetzak kontratazio prekarioan eta pribatizazioan sakontzeko duen aukeraz "baliatzeko". Gainera, Osakidetzak egoera hori kontratu prekario gehiago egiteko eta pribatizazioa areagotzeko "erabiliko ote duen" kezka adierazi du sindikatuak.
Martxoaren 20tik deitzen ez zuten Mahai Sektoriala biltzeko, Osakidetzaren aurkako salaketa aurkeztu behar izan duela gogorarazi du Satsek. Erizainen sindikatuaren iritziz, Euskal Osasun Zerbitzuak hainbat gairi erantzuteko unea da, besteak beste, langileen atsedenaldiak, lizentziak eta baimenak berreskuratzea, gehiegizko orduak hartzeko aukera eta aparteko ahalegina "konpentsatzea".
CCOOk, berriz, Osakidetzako zuzendaritzak erabakiak hartzerakoan duen "gardentasunik eza" salatzeaz gain, lehentasunezkotzat jo du lantaldea indartzea; izan ere, koronabirusari aurre egiteko ahaleginean pilatutako lana gauzatzeko ez da nahikoa egungo kontratazio-bolumenari eustea, kontuan hartuta, gainera, krisialdi honetan "estresa eta lan-karga izugarria" jasan duten langile guztiei atsedena eman beharko zaiela.
UGTk, COVID-19aren harira kontratatutako osasun arloko profesionalen lanpostuei eusteko beharra azpimarratu du, eta "gardentasun" gehiago eskatu dio Osakidetzako zuzendaritzari. Aste Santuko jaiegunak "egun berezitzat" hartzeko eskatu du, Gabonetan bezala, eta alarma-egoeran zerbitzuak eman dituzten langile guztiek opor-egun gehigarriak izatea nahi du.
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, zure osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta derrigorrezkoak garraio publikoa erabiltzen baduzu.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, eta programazioaren zati handi bat kolokan dago teknikarien greba dela eta
Blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatuko dute. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du dagoeneko, eta programaren beste ekitaldi batzuk loka jarri ditu.