Positiboak beheraka Nafarroan, EAE %11,45eko positibitatera iritsi den egunean
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak larunbat honetan jakitera eman duenez, atzo 12.618 COVID-19 proba diagnostiko egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, eta horietatik 1.445 positiboak izan ziren ( % 11,45eko positibotasuna).
Lurraldeka, 158 kasu atzeman ziren Araban, 641 Bizkaian, 638 Gipuzkoan eta 8 Euskaditik kanpokoen artean.
Ospitaleen egoerari dagokionez, atzo 84 pertsona ospitaleratu zituzten COVID-19arekin, eta ZIUetan 119 pertsona daude une honetan.
Udalerrietako datuak eta RO indizeari buruzko datu zehatzak ez dira astelehenera arte jakinaraziko.
Koronabirusaren bilakaera epidemiologikoak gora egin du berriz ere, beraz, eta osasungintzak jasaten duen presioa gero eta handiagoa da.
Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren arabera, "datu horiek berretsi egiten dute Eusko Jaurlaritzak birusaren transmisioa eteteko helburuz hartutako neurri berrien egokitasuna".
"Osasun-sistemaren kolapsoa saihestu eta Gabonetara ahalik eta baldintzarik onenetan iritsi nahi badugu, gaur eta orain jardun behar dugu. Gure bizitza soziala eta mugikortasuna ahalik eta gehien murrizteko eskatzen diet pertsona guztiei, bestela konfinamendura kondenatuta egongo gara " adierazi du Osasun sailburuak.
Positiboek behera egiten jarraitzen dute Nafarroan
Txanponaren beste aldean, COVID-19 kasu positiboek behera egin dute berriro ere Nafarroan, eta 330 kasu atzeman dituzten 24 ordutan, Nafarroako Gobernuak zabaldutako eguneko behin-betiko datuen arabera.
Atzo 4.208 proba (2.265 PCR eta 1.943 antigeno-test) egin ziren, eta positibotasun tasa % 7,8koa izan zen.
Atzokoa da urriaren 6tik kutsatze kopuru txikiena atzeman den eguna. Orduan 253 kasu atzeman ziren, eta goranzko joera hasi zen, urriaren 24ko 698 positiboen errekorrera iritsi arte.
Gorabeherekin bada ere, Nafarroan beheranzko joera antzematen da azken egunotan.
Ospitaleratzeei dagokionez, COVID-19ari lotutako 25 ospitaleratze gehiago izan ziren atzo Nafarroan, horietako 3 ZIUn, eta 7 heriotza izan ziren, 75 eta 98 urte bitarteko lau emakumerenak eta hiru gizonenak. Guztira, 755 pertsona hil dira Nafarroan, pandemia hasi zenetik.
Iruñean eta eskualdean atzeman zituzten positibo berrien % 47, Tutera inguruan % 21 eta Lizarraldean % 13. Gainerako positiboak ( % 19) Nafarroan banatuta daude.
Adin-tarteen arabera, 45-59 urte bitartekoek osatzen dute kutsatu berrien talde nagusia ( % 25), eta 30-44 urte bitartekoek, berriz, (% 19) ondorengoa. Atzetik, 15-29 artekoak eta 15 urtetik beherakoak daude (biak % 16); 75 urtetik gorakoak % 15, eta, azkenik, 60-75 urtekoak ( % 9).
Kasu berrien batez besteko adina 44,1 urtekoa da.
Ospitaleratzeen eta alten balantzearen ostean, 393 pertsona daude COVID-19arekin ospitaleratuta une honetan Nafarroan (atzo baino 19 gutxiago), 62 ZIUn (1 gehiago) , 68 etxean ospitaleratuta (1 gehiago) eta 263 paziente, plantan.
Zure interesekoa izan daiteke
Amaia Galindez, portugaletetarra Granadan: "Urduritasuna eta beldurra nagusitu da hemen"
Granadako bizilagunen artean urduritasuna pil-pilean dago lurrikarak direla eta. Horixe kontatu digu Amaia Galindez portugaletetarrak, bertan bidaian dagoenak.
Eusko Jaurlaritzak ez ditu trafiko kontrolak egingo Oiartzunen, Irunek eskatu duen arren
Cristina Laborda Irungo alkateak "salbuespenezko neurriak" eskatu ditu, oporretatik itzuleran auto-ilarak errepikatuko direla aurreikusita. Hala ere, Ertzaintzak uste du kontrolak jartzeak auto-ilara gehiago eragin eta agenteak eta erabiltzaileak arriskuan jarriko lituzkeela.
Portu Zaharreko jaietan gutxienez hiru sexu-eraso salatu direla jakinarazi du Algortako Mugimendu Feministak
Uztailaren amaieran ospatu ziren San Inazio jaietan ere beste eraso bat izan zela gogoratu dute Getxoko feministek ohar batean.
ENBAk plan bat eskatu du baserri guztiak urez hornitu ahal izateko
Xabier Iraola nekazarien sindikatuko bozeramaileak zehaztu duenez, 5.000 baserri inguru daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ur-hornidurako sare publikotik kanpo. Udako lehorteen ondorioz, gero eta gehiago pairatzen dute ur-falta.
4,7ko beste lurrikara batek Granada astindu du, hiru zauritu eta Alhambra itxita utzita
Granadan 4,7ko indarreko beste lurrikara bat izan dute, eta hiru pertsona arin zauritu dira, tartean adin txikiko bat. Granadako Gojar herrian egon da epizentroa, baina Andaluziako beste lurraldeetan ere igarri da. Granadako monumentuak itxi egin behar izan dituzte badaezpada, Alhambra bera ere bai.
Epaileak 24 urteko espetxe-zigorra ezarri dio Nelson David Morenori, Bilbon 73 urteko gizon bat hiltzeagatik
Epaileak 22 urteko zigorra ezarri dio hilketa astunduagatik, eta beste bi urtekoa iruzur informatikoagatik. Laugarren kondena du, eta ikertzaileek uste dute 2021eko udazkenean hildako zazpi gizon homosexualen heriotzekin zerikusia duela.
Suhiltzaileak Urzainkin piztutako baso-sutea itzaltzeko lanean ari dira
Baso suteetarako Babes Zibileko Plan Bereziaren bigarren egoera operatiboa aktibatu du Nafarroako Gobernuak, ostiralean piztu zen sutea berpiztu ostean.
Llantenoko sutea egonkortuta dute eta zaintza- eta hozte-lanetan ari dira suhiltzaileak
Egoerak onera egin duen arren, puntu beroak daude oraindik eta lanean jarraitzen dute Gasteizko eta Espejoko suhiltzaileek. Aiarako Udalak herritarrei eskatu die ez gerturatzeko sute-eremura, suhiltzaileen lana ez oztopatzeko.
Eguzki eklipsearen ondoren, beste bat dator: ilargiarena, partziala, hilaren 28an
Joan den abuztuaren 12ko eguzki-eklipse osoaren ondoren, zeruak fenomeno astronomiko berri bat eskainiko du: abuztuaren 28ko gauean ilargiaren eklipse partziala ikusiko da, eta ilargiaren diskoaren % 93 estaliko du, gutxi gorabehera. Begi hutsez ikusi ahal izango da, instrumentazio berezirik gabe.
Jacan oporretan dauden euskaldunak boluntarioen taldeetan antolatu dira sua herrira irits ez dadin
Huescako sutea itzaltzen saiatzeko boluntaro taldeak antolatu dira. Horietako asko, euskaldunak dira. Jakan etxebizitza duten gipuzkoar eta nafarrak. Sugarrak kontrolatzeko bidean dira suhiltzaileak, baina beraiek ere bere aletxoa jarri nahi dute. Sasi, zuhaitz eta adar; sua indartu dezakeen erregaia kentzen.