KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lana, ikasketak eta osasuna, EAEko udalerrietatik ateratzeko arrazoi bakarrak

Gutxienez otsailaren 13ra arte itxita egongo dira udalerri guztiak eta ezingo da ondoko herrira joan.
Maskara eta distantzia soziala, kutsatzeak sahiesteko gakoak.
Maskara eta distantzia soziala, kutsatzeak sahiesteko gakoak. Argazkiak: EFE

Gauerdian sartu dira indarrean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarren mugimenduak eta topaketak are gehiago mugatzea helburu duten neurri berriak. Azken asteotan bilakaera oso txarra izan du koronabirusaren pandemiak EAEn eta joera hori geldiarazi nahi dute neurri berriekin.

Udalerri guztiak konfinatuta geratu dira eta debekatuta dago aldameneko udalerrira joatea.

Ikasketengatik, lanagatik, osasun arrazoiengatik, haur zein helduen zaintzagatik edota behar bezala justifikatutako ezinbesteko arrazoiengatik bakarrik atera eta sartu ahal izango da norberarena ez den beste udalerri batera. Oraingo honetan, ez dago baimenduta "arrazoi sozioekonomikoengatik" mugitzea, herriak itxi ziren azken aldian bezala.

Gainera, harreman sozialak ekiditeko, gehienez lau pertsona elkartu ahal izango dira taldeetan, bai eremu publikoan baita pribatuan ere. Tabernetako eta jatetxeetako mahaietan ere gehienez lau lagun eseri ahalko dira.

Murrizketa hauek 20 egunez egongo dira indarrean, otsailaren 13ra arte, zehazki.

Bestalde, indarrean darraite orain arteko mugek ere: 22:00etan da etxeratze agindua, 20:00etan itxi beharra daukate jatetxeek eta tabernek, eta 14 egunean 100.000 biztanleko 500eko intzidentzia tasa baino handiagoa duten udalerriek ostalaritza itxi eta eskola kirola bertan behera utzi beharra daukate, besteak beste.

Hain zuzen ere, gaur ezagutuko da zein den EAEko udalerri bakoitzaren egoera eta horietako zeintzuk sartuko edo aterako diren "zerrenda gorritik". Zerrenda astelehenero eta ostegunero berritzen da, ebazpen bidez. Ostiralean, egoera epidemiologikoa islatzen duen koloretako semaforoa publiko egin zen azken egunean (asteburuetan ez da argitaratzen), 5.000 biztanletik gorako 28 herri zeuden gorrian, eta Urnieta, Hernani, Lasarte eta Irun sartu ziren eremu horretan egun hartan. Asteburuan egoera aldatu ez bada, eta gaur egoera horretan jarraitzen badute, ostalaritza itxi beharko dute asteartetik aurrera.

Asteartean sartu zen Bilbo gorrian eta ostiralean itxi zuten perimetralki zein ostalaritza, osteguneko ebazpen ofizialaren ondoren. Oraingoan, Gasteiz eta Donostia sar daitezke eremu gorrian, 472 eta 446ko intzidentzia tasa baitzuten ostiralean, hurrenez hurren. Hala balitz, perimetralki itxita egoteaz gain, ostalaritza ere itxi beharko lukete.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan

Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X