Kasu berriak 229ra jaitsi dira Euskadin, positibotasun-tasa % 5,3ra eta ZIUetan dauden pazienteak 68ra
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 229 koronabirus kasu berri atzeman dituzte larunbat honetan, hau da, aurreko egunean baino 80 gutxiago; beraz, positibotasun-tasa % 5,3ra jaitsi da, eta 68 dira EAEko ospitaleetako zainketa intentsiboetako unitateetan (ZIU) koronabirusarekin gaixo jarraitzen duten pazienteak, bezperan baino bat gutxiago.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak igande honetan zabaldu dituen datuen arabera, koronabirusa atzemateko 4.345 proba-diagnostiko egin dituzte larunbatean (ostiralean 5.369 proba egin zituzten), eta 229 kutsatu berri zenbatu dituzte; aurreko egunean, berriz, 309. Gauzak horrela, bezperan egindako probekin alderatuta, positibotasun-tasa % 5,8tik % 5,3ra jaitsi da.
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, larunbat honetan 100 positibo berri atzeman dituzte Bizkaian (ostiralean baino 61 kasu gutxiago), beste 100 Gipuzkoan (aurreko egunean baino hiru gehiago), eta 27 kutsatu zenbatu dituzte Araban (aurreko egunean baino 14 gutxiago). Gainera, EAEtik kanpo bizi diren pertsonen artean bi positibo atzeman dira; aurreko egunean, berriz, 10.
EAEko ospitaleei dagokienez, 22 pertsona ospitaleratu dituzte larunbatean gela arruntetan, aurreko egunean baino bederatzi gutxiago. Gainera, zainketa intentsiboetako unitateetan (ZIU) 68 dira koronabirusarekin gaixo jarraitzen duten pazienteak, aurreko egunean baino bat gutxiago.
59 kasu atzeman dituzte Nafarroan
Bestalde, 59 kasu berri atzeman dituzte Nafarroan azken orduetan, hau da, bezperan baino 3 gutxiago, Foru Gobernuaren behin-behineko datuen arabera. Aste osoko daturik onena da larunbat honetakoa, eta ekainaren 28tik erregistratutako bigarren daturik baxuena.
Hala ere, aipatzekoa da asteburuetan proba diagnostiko gutxiago egiten direla, eta horrek kutsatze berrien zenbatekoan eragiten duela. Bada, 783 test egin zituzten larunbatean (bezperan baino 536 gutxiago), % 7,5eko positibotasun tasa lortuz. Aurreko eguneko datuekin alderatuta (% 4,7), beraz, positibotasunak nabarmen egin du gora.
Erietxeetan, bi gaixo berri ospitaleratu dituzte azken orduetan, horietako bat ZIUn. Orotara, covid-19ak jotako 71 gaixo daude Nafarroako ospitaleetan, horietako 24 Zaintza Intentsiboen Unitateetan.
Udalerrika, Iruñean dago egoerarik larriena, ohi bezala, 11 kasurekin. Bestela, Azagran eta Tuteran 5na positibo berri atzeman dituzte. Atzetik, Mendabian zenbatutako lau kasuak.
Zure interesekoa izan daiteke
Onintza Enbeita eta Ainhoa Urrejola, Aste Nagusiari hasiera emateko prest
Enbeitak pregoia idatzita dauka. Bertsoak egongo direla aurreratu du, baina dena ez dela bertsotan izango. Pregoilariak errespetuan eta bizikidetzan oinarritutako jaien alde egin du, albiste txarrik gabe.
Abuztuaren 15ean Maroko eta Ceuta arteko muga berriro zeharkatzeko deia egiten ari dira sare sozialetan
Ceutako Gobernuaren bozeramaileak ziurtatu duenez, Espainiako Gobernuak deialdi horren berri du, eta iragan asteko krisia ez errepikatzeko baliabide nahikoak jartzea espero du.
Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik
Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.
Nola ikusiko da eguzki-eklipsea zure herritik? Kontsultatu hemen fenomeno historikoari behatzeko mapak
Ilargiak erabat ezkutatuko du Eguzkia 2026ko abuztuaren 12an: Euskal Herrian 2183. urtera arte ez da berriro ikusiko horrelako fenomenorik. Eguzki-eklipse osoa ilunabarrean hasiko da, eta egunak "bi ilunabar" izango ditu. Eklipsea Orain.eus-en bidez zuzenean jarraitu ahal izango da.
Perez-Iglesias: "Eklipsea ikusiko den lekuetan milioi bat bisitari izango dira"
Eklipsea etxetik gertu eta urrun joan gabe ikusteko gomendioa egin du sailburuak. Milaka betaurreko banatu dituzte iada mugarritzat jo duen fenomenoa ikusteko. Pozik agertu da eklipseak zientzia plazara eramateko balio izan duelako.
Kolon eta ondesteko minbiziaren baheketak erdira murriztu du hilkortasuna Euskadin
Biogipuzkoako eta EHUko ikertzaileak buru ditu ikerketak eta JAMA Network Openen argitaratu dute. Horren arabera, kolon eta ondesteko minbiziaren baheketaren programak % 50 murriztu du hilkortasuna 50 eta 69 urtekoen artean, bi hamarkadatan.
2.200 bat emakumeri eraso die gizon bikotekideak edo bikotekide ohiak, Euskadin, 2026ko lehen seihilekoan
Emakunderen arabera, % 7 igo da 2025aren aldean. Familia barruko indarkeriaren biktimen kopurua % 20 hazi da Araban, eta erasoa jasan duten biktimen kopurua % 10 igo da Gipuzkoan.
Bi pertsona zauritu dira A-8an, trafiko-istripu batean, Muskiz parean, Kantabriarako noranzkoan
Istripua bi kilometroko auto-ilarak eragin ditu. Kantabriarako zirkulazioa 236. irteeratik bideratzen ari da.
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoa pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.