EAEko intzidentzia metatua 100 kasutik behera jaitsi da
Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) 100.000 biztanleko 100 kasuko langatik behera kokatzea lortu du izurriaren eragin metatua (99,01 puntu, zehazki), 2020ko abuztutik lehen aldiz. Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak ere lortu dute marka bera, eta hala, azken asteetan atzemandako hobekuntza berretsi da. Eusko Jaurlaritzak helburu gisa duen 60 kasu metatuko helburutik gertuago da orain Euskadi.
Arabak du egoera epidemiologiko onena, azken 14 egunetan 85,40 kasu pilatu baititu. Gipuzkoa du atzetik (98,69 kasu), eta Bizkaia, ondoren (99,39).
Ostegunari dagokion buletin epidemiologikoaren arabera, 110 kutsatze berri zenbatu dira. Bizkaian atzeman dituzte gehien, 50; Gipuzkoan 42 positibo hauteman dituzte, eta Araban, 16. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren bi pertsona gaixotu dira koronabirusarekin. Bezperan baino proba gutxiago egin badira ere (5.690 egin dituzte ostegunean eta 6.827 asteazkenean), positibotasun tasak koska bat egin du gora, eta % 1,9an dago orain.
Izurriak zabaltzeko duen gaitasunari dagokionez, hots, R0 indizeari erreparatuta (positibo batek zenbat pertsona kutsatzen dituen adierazten du), 0,74an dago, bezperan ezarritako markari eutsiz (2020ko ekainetik atzemandako txikiena da). Edozein kasutan, komeni da Arabako egoera gertutik jarraitzea, 1etik gertu baitago indizea (0,96), hots, epidemiologoek onargarri moduan ezarritako zenbakitik hurbil. Bizkaiak (0,72) eta Gipuzkoak (0,69) EAEko batezbestekoaren antzerako kopuruak dituzte.
Ospitaleko presioak bere horretan jarraitzen du, 104 erietxeraturekin. ZIUetan, baina, zertxobait samurtu da egoera, 46 eri baitaude orain, bezperan baino hiru gutxiago. Horrez gain, pertsona gutxiago eraman behar izan dituzte ospitalera, 24, bezperan 28 izan ondoren.
Adinari erreparatuta, 40-49 urteko pertsonen artean zenbatu dituzte kasu berri gehien (22 positibo), eta 0-9 urtekoen taldean, ondoren (20 kutsatze). Izurriak adin tarteka duen eraginari begiratuz gero, ordea, koronabirusak 90 urtetik gorakoak kolpatu ditu gogorren azken 14 egunetan (203,17 kasu pilatu dira 100.000 biztanleko). Tasa txikiena, aldiz, 60 eta 69 urte artean dituztenena da (67,79 puntu).
5.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerriei dagokienez, Lekeitio, Ondarroa eta Mutriku daude okerren, 300 kasutik gorako intzidentzia metatuarekin. Lekeitiok eremu gorrian jarraitzen du eta beste biak laranjan daude, koronabirusaren semaforoaren arabera. Alabaina, Lekeitiok hobera egin du nabarmen ostegunean, asteazkenean 913 kasu atzematetik ostegunean 691 zenbatzera jaitsi baita.
Nafarroak ere bilakaera ona du
EAEk bezala, Nafarroak ere datu "onak" eman ditu gaur. 23 positibo berri zenbatu dituzte, eta ez da inor hil, aurreko egunetako joera hautsita.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondarribiak II. Berdintasun Plana onartu du, Alardearen “gatazkaren konponbidean” aurrera egiteko neurriak jasota
Abotsanitzek eta EH Bilduk osatutako gobernu-taldeak babesa eman dio planari; EAJk eta PSEk, berriz, kontra bozkatu dute, emakumeen elkarte bat “baztertu” dela iritzita.
COIk debekatu egin die trans emakumeei emakumeen kategorietan lehiatzea
SRY genearen detekzioan oinarritutako neurria 2028an sartuko da indarrean Los Angelesen, atzerako eraginik gabe.
Nor da Bermeoko portuko argazkiko neska? Hibai Agorria argazkilariak Madrilen aurkitu du erantzuna
Madrilgo zakarrontzi batean agertutako argazki negatibo batzuek Urdaibai, Elorrio eta Madril arteko istorio eder bat berreskuratzea ahalbidetu dute.
Osakidetzak pertsona transexualentzako lehen mailako arreta zerbitzuak zabalduko ditu EAEko hiru hiriburuetan
Gauzak ondo bidean, maiatzetik aurrera jarriko da abian zerbitzua. Osakidetzaren zuzendariak adierazi duenez, helburua da pertsona transexualei errespetuzko eta gertuagoko arreta ematea.
Legebiltzarrak onartu egin du udalekuetan adin txikikoen babesa indartzeko Legea izapidetzea
EH Bilduk eta Sumarrek, neurriak babestu arren, prozedura kritikatu dute, eta PPk eta Voxek erreforma egitea "zuriketa hutsa" dela esan dute.
Noelia eutanasia eskatu zuen Bartzelonako gazteak gaur jasoko du, epaileak onartu ostean
25 urteko emakumeak bere erabakiari eutsi dio, nahiz eta aita aurka agertu, Espainian legezko bide guztiak agortuta eta Giza Eskubideen Europako Auzitegira jota.
Meta eta Google, 2,6 milioi euro ordaintzera behartuta, gazte bati eragindako menpekotasunagatik
Antsietatea, depresioa edo gorputz-dismorfia dira gazteak pairatutako kalteetako batzuk. “Haurrak mendeko egiten dituzten eta osasungaitzak diren produktuak diseinatzen dituzte”, adierazi du abokatuak.
Hondarribiak gaur onartuko du bere II. Berdintasun Plana, eta Alardearen auzia bideratzeko neurriak jasoko ditu
Planak “emakumeen eskubideen defentsan jasandako indarkeria aitortzeko formulak" bilduko ditu.
Albiste izango dira: Korrika zuzenean, krisi energetikoaren aurkako neurriak eta hauteskunde sindikalak Ertzaintzan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ikerbasquek 30 ikertzaile erakarri eta 49 milioi euro baino gehiago bildu zituen 2025ean ikerketarako funtsetan
Urtearen amaierarako, 35 herrialdetako 417 profesional zeuden, eta 1.685 lagunek fundazioko langileek gidatutako taldeetan lan egiten zuten.