Beroa nagusi, igandera bitartean: 30º-ko langa gaindituko dugu gaurtik aurrera Euskal Herrian
Beroa eta tenperatura altuak izango dira nagusi datozen hiru egunetan lurralde guztietan. Nafarroan alerta laranja ezarriko dute bihar beroagatik.
Beroa eta tenperatura altuak izango dira nagusi datozen hiru egunetan lurralde guztietan. Nafarroan alerta laranja ezarriko dute bihar beroagatik.
BI-30 errepidean, Zamudio parean eta Galdakaoko noranzkoan, izandako istripu batek 6 kilometroko auto-ilarak eragin ditu, 011 zirkulazio-zerbitzuak jakinarazi duenez.
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Poliziak dispositibo zabala abiatu du Azpeitian eta inguruetan. Gizonaren autoa eta etxebizitza hainbat aldiz miatu ditu, baita Azpeitiako beste eraikin bat eta Azkoitiako etxebizitza bat ere. Ikerketarako baliagarriak izan daitezkeen datuak eta ingurukoen testigantzak jasotzen jarraitzen du.
Aurreikusi zitekeen bezala, PPk deitutako ekitaldiak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen aukako protesta bihurtu dira. Aurrez aurre izan dituzte Mugimendu Sozialistak eta ezkerreko beste talde batzuek deitutako mobilizazioak, eta horietan, diskurtso arrazistak eta xenofonoak salatu dituzte.
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Gaurtik, zabalik dago AEK-ko euskaltegietan izena emateko epea. Dirulaguntzei dagokienez, berrikuntzarik nabarmenena Euskara Bonua da Euskal Autonomia Erkidegoan: A1, A2 eta B1 mailetan matrikulatzen diren ikasleek, 120 euro ordainduta, 4 urtez ikasi ahal izango dute.
Duela 50 urte, El desencanto filma Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatzeko aukeratuta egon bazen ere, Josu Zabaleta gaztea Hondarribian Guardia Zibilak hil ondoren, filmeko lantaldeak jaialdia utzi zuen protesta gisa. Aurten, lan honek Klasikoak zikloa irekiko du. Era berean, historia hori guztia erakusten duten dokumentu argitaragabeekin esposizio bat inauguratu dute gaur.
Justizia Sailak baimen hori eman zion aurten aurretik ere, baina Auzitegi Nazionalak ukatu egin zion.
Barne ministroak azalpenak eskatu ditu El Español egunkariak Auzitegi Nazionalari igorritako txosten baten inguruan argitaratu duen informazioaren harira. Horren arabera, Marokoko jendarmeek gidatu zituzten migratzaileak Ceutako mugara uztailaren 30ean.