Aguirre lehendakariaren izena erabiltzeko aldarrikapenak hautsak harrotu ditu
EAJ eta EH Bildu tirabiran dira, Aguirre lehendakariaren legatua nork hartuko. Pello Otxandianok, Bilboko aireportuari lehendakariaren izena ipintzea proposatu ondotik, gaur Aitor Esteban bete-betean sartu da eztabaidara.