Albiste izango dira: Imanol Pradales lehendakariari elkarrizketa ETBn, AEB eta Iranen arteko bake akordioa eta medikuen greba
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Banco Santanderrek, CaixaBankek, BBVAk, Sabadellek, Bankinterrek eta Unicajak adierazi dute hipoteken garestitzea merkatuaren egoeraren ondorio dela.
Gauerdian amaitu da unibertsitatera sartzeko probaren berrikuspena eskatzeko epea eta behin betiko kalifikazioak ekainaren 22an argitaratuko dira.
Profesionalen segurtasuna eta gaueko gutxieneko zerbitzuak dira hobetu daitezkeen alderdietako batzuk. Zerbitzu horietarako, 50 taxiren aurreikuspenari eutsiko dio Udalak.
Ez dago ez Fiskaltzaren salaketarik, ezta biktimaren baten salaketarik ere; hala ere, salaketaren bat aurkeztuz gero, prozedura berriro ireki ahal izango litzateke.
Hiru petrolio-ontzi eta lehen beharrizanezko produktuak garraiatzen zituzten beste bi merkantzia-ontzi izan dira itsasartea zeharkatu dutenak.
Ostegunean hasiko da, Gasteizen, euskal rockzaleen urteko hitzordu behinena, kutsu klasikoz, ohi bezala, Alice Cooper, The Adicts, Circle Jerks, Evaristo, Superchunk, Therapy? eta Social Distortionen eskutik berbarako, baina gaur-gaurko taldeekin ere, hala nola Carpenter Brut, Hallas, 70eko oihartzunak gorabehera, Alcalá Norte eta Sleaford Mods.
Erizainen sindikatuak ekaina eta uztaila bitartean aurreikusitako lanuzteak geldiarazi ditu, baina ohartarazi du mobilizazioei ekingo diela Euskal Osasun Zerbitzuak plantillak indartzeko neurriak zehazten ez baditu.
Elkarrizketa Orain eta ETB On plataformetan ere jarraitu ahal izango da, 20:30etik aurrera.
Sutea piztu da arratsaldean Oltza zendean, Nafarroan. Zereal soro batean piztu da sua, eta Gazolazko hiru etxebizitza hustu behar izan dituzte, badaezpada. Pinudi bat ere harrapatu dute sugarrek. 20:30 aldera lortu dute sutea kontrolpean hartzea. Gauean, sua erabat itzaltzen eta ingurua freskatzen arituko da suhiltzaile talde handi bat.