Arabako Aldundiak eta Elkarrekin Podemosek 31 milioi euroko diru-partidak onartu dituzte 2028ra arte
Arabako Foru Aldundiak eta Elkarrekin Podemos IUk igande honetan adostutako 2026ko aurrekontuei esker, erresidentzia pribatu eta etxez etxeko langileentzako lehen hitzarmenari bide emango zaio. Gaur-biharretan eztabaidatu eta zuzenketak egin ostean, ostiralean emango diote behin betiko oniritzia Aldundiaren aurrekontuari.