Txupinera eta pregoilaria: "Jendearen maitasuna Bilbo bezain handia izan da"
Txupinera eta pregoilaria, pregoilaria eta txupinera, elkarrekin egoten dira ia 24 orduz, eta agenda bete-betea izaten dute egunero. Gaur ere indarrez hasi dute eguna: gosari lasai bat lehenengo, komunikabideekin elkarrizketak gero, eta lehiaketa gastronomikora joan dira ondoren. Musika, herri kirolak eta bertako jakiak izan dira protagonista bilbotarren egunean.