Aulki elektriko baten bateriak eztanda egin du Bilboko etxebizitza batean eta bost pertsona zauritu dira
Pertsona bat larri zauritu da sua saihesteko leihotik salto eginda, eta beste lau artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik.
Pertsona bat larri zauritu da sua saihesteko leihotik salto eginda, eta beste lau artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik.
Guztira 1.922 hipoteka sinatu dira EAEn. Batez beste 163.000 euro ingurukoak dira, % 2,99ko interes tasarekin eta 25 urtera. Hain justu, hori da, interes tasen beherakada, jendea animatu duena. Hori eta alokairuaren merkatuaren egoera kaskarra. Paradoxikoki, aldi berean, etxebizitzak garestitzen ari dira. Urteko lehenengo hiruhilekoan bakarrik % 12tik gora.
Bi alderdiak Bilbon bildu dira asteazken honetan. Besteak beste, Estatuko eta nazioarteko egungo egoera aztertu dute.
Ministroak zientzia, behaketa eta iragarpen meteorologikoa balioetsi ditu hondamendiei aurrea hartzeko "funtsezko zutabe" gisa.
Fiskaltzak ikerketa abiatu du biktima horrek beste laurekin zerikusia duen argitzeko. Dagoeneko susmagarri bat atxilotu dute.
Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketa batean, normalizazioa “egintzat” emateak hizkuntzaren erabilera indargabetu egin duela adierazi du Idurre Eskisabelek. "Jauzi kualitatiboa emateko garaia da", gaineratu du Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak.
13 sute egoera operatiboan daude oraindik, gehienak Gaztela eta Leonen. Datozen orduetan espero diren baldintza meteorologikoak onuragarriak izango dira horiek kontrolatzeko eta itzaltzeko.
Minneapolisko poliziaburuak emandako datuen arabera, armatutako gizon bat eraikinaren kanpoaldetik tiroka hasi da leihotik, elizako bankuetan eserita zeuden haurren aurka. Zortzi eta hamar urteko bi haur hil dira, eta beste 17 pertsona zauritu dira, horietatik 14 umeak. Erasotzaileak bere buruaz beste egin du eta oraindik ez dute identifikatu.
Madrildarra zazpi hamarkada inguru egon da interpretazioari lotuta, eta 2001ean Aktore Protagonista Onenaren Goya Sarietan izendatu zuten.
Heidi, Alpeetako neskatoa, oso ezagun bihurtu zen 70eko hamarkadan. Orain protagonista eta kokaleku berberak dituen pelikula berria heldu da. Animazioa Euskal Herriko ekoiztetxe batek egin du, eta Heidik euskaraz egiten du.