200.000 ebakuatu Girondan eta Landetan, eta suteen kea Bordelera iritsi da dagoeneko
Arcachonen hasi zen Girondako suteak 40.000 hektarea baino gehiago kiskali ditu eta 167.000 pertsona atera behar izan dira euren etxeetatik. Bisscarrossen hasitako Landetako suteak, berriz, 3.500 hektarea erre ditu eta 30.000 lagun ebakuatu behar izan dituzte.