Bizkaiak 702.000 aitorpen eginda eta 664 milioi itzulita itxi du bere Errenta Kanpaina
Bizkaiko datuak bilduta, amaitutzat eman dira aurtengo kanpainak EAEn. Azken zerga-erreforman jasotako neurri eta kenkari berriak aurrenekoz aplikatu dira, eta horiek zergadunentzat izan duten eragin positiboa nabarmendu dute hiru aldundiek.