EH Bilduk Maddalen Iriarteren aldeko apustua egin du berriro Gipuzkoako Foru Aldundirako
Gipuzkoako EH Bilduren Mahai Politikoak Maddalen Iriarte donostiarra proposatu du Gipuzkoako ahaldun nagusigai 2027ko foru hauteskundeetarako. Iriarte izan zen koalizioaren hautagaia 2023ko hauteskundeetan eta, azpimarratu dutenez, boto gehien eskuratu zituen lurraldean.