Herritarren erdiek Adimen Artifiziala erabiltzen duten erremintak erabiltzen dituzte
EITB Focusek Adimen Artifizialaren erabilera aztertu du.
EITB Focusek Adimen Artifizialaren erabilera aztertu du.
Deitzaileen artean daude Euskal Herriko Global Sumud Flotilla, Iñigo Cabacaren, Amaia Zabarteren eta Iker Aranaren senide eta lagunak edota Mugimendu Sozialista. Jaurlaritzari "herri mugimenduaren aurkako kriminalizazio kanpaina" egitea egotzi diote taldeok.
Equo alderdi berdeak 15. urteurrena ospatu du Gasteizen. Urte hauetan izandako bilakaera aztertu eta etorkizunari begira hausnarketa egin dute bertan. Egindako ibilbidearekin harro agertzeaz gain, gizarteak ekologia gaiekin egin duen aurrerapausoa azpimarratu dute.
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia "oso harro" agertu da bi urte hauetan egindako lanagatik. Hainbat arlotan gobernuko bazkidearekin desadostasunak egon direla onartuta ere, EAJrekin duen koalizioaren garrantzia nabarmen du. Duela 11 urte hasi zuten ibilbidea formula arrakastatsua dela esan, eta sozialistek formula horri behar den denbora guztian eutsiko diotela iragarri du.
Arrasaten ekitaldia egin du gaur Sare herritarrak, sorreratik izandako ibilbidearen balantzea egin eta "etapa bati bukaera ematen hasteko" beharra aldarrikatzeko. "Sareren amaiera, gauzak ongi eginez gero, garaipen kolektiboa eta diskretua izango da", nabarmendu dute.
Juan Mari Aburtok urtebete barru utziko du Alkatetza, agintaldia amaitzearekin batera. Hiru legealditan zehar, auzoen aldeko apustuagatik bereizi nahi izan da, eta herritarren lehentasunen aldaketari aurre egin behar izan dio.
2015eko ekainaren 13an iritsi zen agintera, urte horretako udal hauteskundeen ostean Bilboko alkate izendatu zutenean. 2019an eta 2023an berrautatu dute, eta iaz hamar urte bete zituen karguan, alkate bezala.
Raul Castro Kubako presidente ohia jendaurrean agertu da berriro, 95 urte bete dituela-eta egin dioten omenaldian. AEBk maiatzaren 20an inputatu zuenetik egin duen lehen agerraldia izan da. 1996an nazioarteko uretan bi hegazkin zibil eraisteagatik inputatu dute.
Madrilera iritsi denean, Felipe VI .a eta Letizia errege-erreginek, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak eta hainbat agintarik harrera egin diote. Horrela abiatu dute Leon XIV.ak Espainiara eta EBko herrialde batera egindako lehen bidaiaren agenda ofiziala.
Munduko kultura askotan eguzkia gurtu izan da ia jainko bat bezala. Naturalena gauez ezkutatu eta goizean itzultzea zen. Horregatik, egunez eklipse bat ikustea beldurgarria izan da urte askotan munduko ia kultura guztientzat.