EITB Maratoia kalera irten da Bilbon
Botoi gorria sakatu eta zahartzaro aktibo baten alde dantzan aritu da jendea Bilboko kaleetan. BBK Gizarte Ekintzak bi euro eman dizkio Maratoiari bertan egindako dantza bakoitzagatik.
Botoi gorria sakatu eta zahartzaro aktibo baten alde dantzan aritu da jendea Bilboko kaleetan. BBK Gizarte Ekintzak bi euro eman dizkio Maratoiari bertan egindako dantza bakoitzagatik.
Eskia 1906an iritsi zen Tolosara, lan egitera etorri zen norvegiar talde batek ekarri zuen. Kirol horrekiko zaletasuna errotuz joan zen tolosarren artean eta bertan sortu zen Estatuko lehen eski kluba. Mendifilm jaialdian estreinatu den Tras la huella Noruega filmak urteetan zehar izandako lotura kontatzen du.
Antolatzaileek esan dutenez, uneotan ezin dute zehaztu Bakearen Nobel sariaren ekitaldira Machado noiz eta nola iritsiko den jakiteko.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bi kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira bi noranzkoetan.
Estatuko 15 lege aldatzeko ekimenak euskaraz, katalanez edo galegoz idatzitako testuak baliozkotzea ahalbidetuko du, itzulpenik egin behar izan gabe.
Sebastien Lecornuk urte amaierako lehen azterketa gainditu du, nahiz eta orain testua Senatuan bozkatu beharko duten. Garaipen honek, ordea, 2026ko kontu orokorrak onartzeko bidea errazten du.
Azken orduetako haize-bolada gogorren ondorioz, Trapagarango (Bizkaia) igerileku estalien itxieraren zati bat erori da, eta itxi egin behar izan dituzte, segurtasunagatik. Zerbitzuaren enpresa esleipendunak iragarri duenez, instalazioetako abonatuak doan joan ahal izango dira Portugalete eta Barakaldoko igerilekuetara, itxierak irauten duen bitartean. Uretako jarduerak eta ikastaroak etenda egongo dira instalazioa berriro ireki arte.
AEBko presidenteak elkarrizketa egin dio Politico hedabide espezializatuari, eta aho-bizarrik gabe hitz egin du. Ukrainako gerrari buruz, Zelenskik "esnatu" egin beharko duela uste du.
"Kezkatuta" agertu dira Gasteizko gobernuko ordezkariak, "sektore publikoa euskalduntzeko sistema guztia zalantzan" jartzeko arriskua ikusten dutelako.
Iturrien arabera, emakumea bi bezerori establezimendua itxiko zela jakinaraztera terrazara irten zenean, haietako batek parteak ukitu zizkion irmotasunez eta komentario zakarra egin zion.