Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Urdulizen, hiru pertsonari botilak jaurtitzea leporatuta
06:20 aldera jazo da erasoa, metro geltokitik gertu. Inguruan 200 bat laguneko talde bat bildu da. Atxilotua aurretik ere atxilotu zuten antzeko gertakariengatik.