Maialenen senarra espetxean artatu zuen medikuak esan du ez zuela buru nahasmendu zantzurik
Azaldu duenez, atxilotu zuten delituaren ezaugarriengatik sartu zuten auzipetua suzidioak prebenitzeko programan, ez bere buruaz beste egiteko arriskua zegoenik detektatu zutelako. Epaiketaren seigarren saioa hartu du gaur Arabako Lurralde Auzitegiak.