Europako Parlamentuak justiziara eraman du EB-Mercosur akordioa: orain zer?
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak 18 eta 24 hilabete bitartean eman ditzake erabakia hartzeko.
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak 18 eta 24 hilabete bitartean eman ditzake erabakia hartzeko.
Washingtonekin gerra komertziala berriz irekitzea edo Trumpen "hertsaduraren" aurrean koertzioaren aurkako mekanismoa aktibatzea baloratu dute egunotan. Atzo, ordea, AEBko presidenteak iragarri zuen Europari muga-zerga berriak ezartzeko mehatxua bertan behera utziko zuela.
Imanol Pradales lehendakariak adierazi duenez, Europak "ez badu beste lider batzuen interesen mendeko izan nahi, bere erabakiak hartu behar ditu eta aktore globala izan behar du".
Haize zakarraren ondorioz, 11 hegaldi desbideratu dituzte, 2 jatorrizko puntura itzuli behar izan dira eta beste 4 bertan behera geratu dira. Bihar, osteguna, itsasaldeko arriskuagatik abisu horia egongo da ezarrita.
Gasteizko aurrekontuen onarpena ika-mika iturri izaten ari da EAJren eta EH Bilduren artean. Batak besteari leporatzen diote hauteskunde interesak bultzatuta jokatu izana. Jone Berriozabal Arabako jeltzaleen buruaren arabera, EH Bilduk "argazki bat nahi zuen". Pello Otxandiano EH Bilduko ordezkariaren hitzetan, berriz, EAJk "hautu politikoa" egina du, koalizioarekin akordiorik ez ixteko.
N-634 errepidea itxita dago, bi noranzkoetan, Getaria parean (Gipuzkoa), asteazken honetako 18:25etik, olatuek talka egiteko arriskuagatik.
Bilboko Udalak jakitera eman du jada 2026ko Aratusteak iragarriko dituen kartela "BILBO KOLORETSUA" izenpean. Miguel Perera Gomez izan da kartelaren diseinatzaile eta lehiaketako irabazlea. Hautatutako kartela jaietako irudi ofiziala izango da eta otsailaren 12tik 17ra ospatuko diren Bilboko Aratusteetan.
Xabier Iraola ENBA baserritarren sindikatuko koordinatzailearen ustez, Europako Parlamentuaren erabakiak Mercosurreko ituna atzeratuko du, "aurrerapauso bat da”, eta sektorearen interesen alde mobilizatu diren pertsona guztiak zoriondu ditu. Hala ere, ohartarazi du Europako Parlamentuaren "behin betiko bozketa" datozen hilabeteetan iritsiko dela, "otsailean edo martxoan".
Gaur, Imanol Pradales lehendakariak, besteak beste, Bill Gates, Jens Stoltenberg, Paschal Donohoe eta Justin Trudeaurekin hitz egiteko aukera izan du. "Garrantzitsua zen Euskadi erakusleiho honetan egotea, harremanak egitea, epe luzera biltzeko orain ereitea", azpimarratu du lehendakariak.
Bestalde, Davosen egiten ari diren foro ekonomikoan eman duen hitzaldian, AEBko presidenteak ziurtatu du ez duela indarra erabili nahi Groenlandia bereganatzeko, baina erosi nahi duela berretsi du.