Eusko Jaurlaritzak 817 milioi euroko inbertsioa egingo du 2030era arte, familia, haur eta nerabeei laguntzeko
Familiei, Haurrei eta Nerabeei Laguntzeko Erakundearteko Plan berriak (2026-2030) jasotzen dituen neurrien artean dago, besteak beste, haurrak lau urte bete arte familiek hilero jasoko duten 200 euroko laguntza. Aurtengo lehenengo hiruhilekoan onartuko du Jaurlaritzak neurri berria eta 2026ko urtarrilaren 1etik izango du eragina.