Galiziako itsaski-biltzaileak kezkatuta daude euriteen ondorioz itsaskiak hilda agertzen ari direlako
Berberetxoa % 30 garestitu da, eta horren arrazoia da bata bestearen atzetik izan ditugun ekaitzak. Galiziako itsaski-biltzaileek kezkaz bizi dute denboraleen bolada, batez ere, etengabeko euriekin itsasadarren gazitasuna murriztu egiten delako, eta horren ondorioz, berberetxoen % 70 hilda daude.