Greba eta mobilizazio eguna dute itunpeko hezkuntzan, 2024ko akordioa betetzea eskatzeko
ELA sindikatuak 120.000 irakasle deitu ditu grebara. CCOO, Steilas, LAB eta UGT sindikatuek ez dute greba babestu, baina mobilizazioak deitu dituzte. Halaber, greba egunarekin bat eginez, eskola-orduak murriztearen inguruan jarritako salaketaren epaiketa-saioa egingo da EAEko Auzitegi Nagusian.