Hizkuntza politika berriak eragile ezberdinekin eraikitzea helburu duen prozesua hasi du EH Bilduk
Euskarak “momentu kritikoa” bizi duela ikusita, “eskala handiko erreakzioa” lortu nahi du koalizioak. Horretarako euskararen komunitate osoaren eta adituen partehartzea izango duen prozesua egingo dute hurrengo asteetan.