Iberdrolak 125. urteurrena ospatu du Bilbon, begirada "argindarraren aroan" jarrita
Iberdrolak bere 125. urteurrena ospatu du astearte honetan Bilboko egoitzan. Erakundeetako eta enpresa munduko ordezkariak bildu dituen ekitaldi batean, konpainiaren historia gogoratu dute, eta "argindarraren aroa" deiturikoan jarri dute etorkizunerako begirada. Bere hitzartzean, Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidenteak esan du "euskal sustraiak" inoiz galdu ez dituen "proiektu integratzaile baten emaitza" dela gaur egungo konpainia.