Hodei gutxi eta tenperaturak goranzko bidean, asteburu honetan, Euskal Herrian
Goizeko lehen orduetan behe-hodeiak eta behe-lainoa agertuko dira ohiko lekuetan. Orduak igaro ahala, ordea, desagertu egingo dira, eta eguraldi atsegina izango dugu orokorrean. Tenperatura maximoak igotzen joango dira egunez egun: igandean eta astelehenean 25 ºC ingurura iritsiko dira kostaldean eta 30 ºC-tik gora ibiliko dira barnealdean.