Kontsumo Ministerioak 64 milioiko isuna jarri dio Airbnb plataformari, lizentziarik gabeko etxeak iragartzeagatik
Isunaz gain, orain arte gaizki egindakoa zuzendu beharko du Airnbnb plataformak, argitaratutako lizentziarik gabeko etxebizitzak ezabatu eta horiei ezarritako isuna publiko egin beharko dute. Ebazpena irmoa da, horrenbestez, amaitu egin da bide administratiboa.