Lekukoen deklarazioen txanda, Lukas Agirreren heriotzaren epaiketan
Fiskalak 22 urteko kartzela-zigorra eskatu du 2022ko Gabonetan gaztea labankadaz hiltzeagatik akusatutako hiru lagunetako birentzat.
Fiskalak 22 urteko kartzela-zigorra eskatu du 2022ko Gabonetan gaztea labankadaz hiltzeagatik akusatutako hiru lagunetako birentzat.
Ofiziala atalak 30 lan emango ditu, Bagare euskal filmen atalak zazpi eta Nazioartekoak hamahiru. Azken horretan, saria emango dute lehenengoz.
EH Bilduk "anbizio handiko" plan bat aurkeztu du, etxebizitza merkatuan "bai ala bai" esku-hartzearen aldeko apustua egiteko; Babes Ofizialeko Etxebizitzaren (BOE) "eskala handiko" sustapenaren aldekoa, "ahalegin publikoa 10ez biderkatuz"; eta etxebizitzaren "funtzio soziala babestearen" aldekoa da koalizioaren plana, beraien hitzetan.
Azaldu duenez, atxilotu zuten delituaren ezaugarriengatik sartu zuten auzipetua suzidioak prebenitzeko programan, ez bere buruaz beste egiteko arriskua ikusi zutelako. Epaiketaren seigarren saioa hartu du gaur Arabako Lurralde Auzitegiak.
Abiadura Handiko Trenaren Jarraipen Batzordeak erabaki du mantenimendu-basea Basaurira eramatea, eta erabaki horri esker, 40.000 metro karratu inguru askatu ahal izango dituzte Abando inguruan.
Irango selekzioak parte hartuko duen baieztatu gabe dago oraindik. Bestalde, sarreren "prezio aldakorrak" salatu dituzte; hori ohikoa da NBA eta NFL ligetan.
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak, Egun Onen, adierazi du Araban bost integrazio egin dituztela, eta "hamar ikastetxe" egon direla "inplikatuta". Bizkaian, ordea, ikastetxe batzuk beste batzuetan integratu direla jakinarazi du.
Salaketan, beren buruaz beste egin zuten bost neskaren familien kasua jasotzen da, bai eta anorexia, depresioa eta joera suizidak dituzten hamar neska eta mutil baten kasuak ere. Sare sozialak ahultasun abusua egin zuela salatzen dute, adingabeak zaurgarri direlako eta sare sozialak ahultasun hori ustiatu egiten duelako.
Radio Euskadiko Boulevard saioan egin dioten elkarrizketan Rafael Bengoa Osasun Publikoko adituak azaldu duenez, hantabirusak sortutako egoera "kontrolpean" dago, eta, horren esanetan, kasu positiboen jarraipen zuzena egitea da orain garrantzitsuena. Bestalde, hantabirusaren infekzio ahalmena txikia dela eta sintomak dituztenek kutsatzen dutela azpimarratu du.