Martinez sailburuak iragarri du osasungintzan gaixoen parte-hartzea arautuko duen legea tramitatzen hasiko direla
Neurri aitzindaria izango da; izan ere, onartuz gero, Estatuko lehen legea izango da pazienteen elkarteek "osasun-politiken diseinuan eta erabakimenean" parte hartzea ahalbidetuko duena. Sailburuak hilabete barru hasi nahi du tramitazioa, Gobernu Kontseilura aurreproiektua eramanez.