Mugiren ohiko erabiltzaileek merkeago izango dituzte bidaiak; gutxi erabiltzen dutenek, ordea, garestiago
Mugi txartelaren deskontu-sistema aldatu egingo da, eta adinekoen egoitzetako erabiltzaileek hilero diru-kopuru handiagoa izango dute euren gastuetarako. Aldaketakok EAJk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek aurtengo aurrekontuak aurrera ateratzeko lortutako akordioaren emaitza da.