Euria, elurra, 100 km/h-tik gorako haize ufadak eta 4 metrorainoko olatuak utziko ditu 'Oriana' ekaitzak larunbatean
Segurtasun Sailak abisu horiak ezarriko ditu prezipitazio eta haizeagatik larunbateko 12:00ak arte, eta elurragatik 21:00ak arte. Itsas arriskuagatik ezarritako abisu horia ere larunbat osoan egongo da indarrean.