Ohikoa al da olatuak horren handiak izatea? Noiz arte iraungo du?
Ezohiko itsaso zakarra dugu gaur, sasoi honetarako. Olatu handiak ditugu, eta arriskutsuak dira bainatzeko. Surflarientzat, ordea, itsasoa jolastoki ederra bilakatu da. Erin urakanaren ondorioak giro aproposa sortu du horretarako, eta Urruñan gutxitan ikusten den 'Belharra' izeneko olatua ere azaldu da.