SCOren goi-bilera Txinan, Putinen eta Indiaren parte-hartzearekin
Errusiako presidenteak Shanghaiko Elkarlan Erakundearen goi-bileran hasiko du Txinara egingo duen lau eguneko bisita ofiziala. Hainbat urtetako liskarren eta tentsioaren ostean, Txina eta India "lagunak eta bizilagun onak" izan behar direla esan dio Xi Jinping Txinako presidenteak Narendra Modi Indiako lehen ministroari igande honetan.