Otxandiano: "Hemen ez da etxebizitza politikarik egin, politika inmobiliario bat egin da"
EH Bilduk "anbizio handiko" plan bat aurkeztu du, etxebizitza merkatuan "bai ala bai" esku-hartzearen aldeko apustua egiteko; Babes Ofizialeko Etxebizitzaren (BOE) "eskala handiko" sustapenaren aldekoa, "ahalegin publikoa 10ez biderkatuz"; eta etxebizitzaren "funtzio soziala babestearen" aldekoa da koalizioaren plana, beraien hitzetan.