Pedrosak iragarri du beroari aurre egiteko hainbat neurri ezarriko dituztela lau ikastetxetan, pilotu gisa
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak iragarri du ikastetxeak muturreko bero-boladetara egokitzeko plan bat jarriko dutela martxan. Proiektua uda honetan abian jartzea aurreikusten da, Euskal Autonomia Erkidegoko lau ikastetxetan, proba pilotu gisa, familien protestei erantzunez. Izan ere, Bilboko hainbat ikasgelatan 35 graduko tenperaturak erregistratu dira eta ikasle batzuek bero-kolpeak izan dituzte.