2027ko urtarrileko manifestazioa azkena izatea nahi du Sarek, ETAko presoen auzia behin betiko ixten dela irudikatzeko
Arrasaten ekitaldia egin du gaur Sare herritarrak, sorreratik izandako ibilbidearen balantzea egin eta "etapa bati bukaera ematen hasteko" beharra aldarrikatzeko. "Sareren amaiera, gauzak ongi eginez gero, garaipen kolektiboa eta diskretua izango da", nabarmendu dute.